
40. zk., 2024ko otsailaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
953
134/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 17koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Maria Pilar Uriarte Brizuela andrea Langileen Zuzendaritzako Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuburu (Aurrekontuak, Ordainsarien Kudeaketa eta Gizarte Segurantza) kargutik kentzen den, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.
303/2022 Ebazpenaren bidez, Maria Pilar Uriarte Brizuela andrea Langileen Zuzendaritzako Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuburu (Aurrekontuak, Ordainsarien Kudeaketa eta Gizarte Segurantza) izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Maria Pilar Uriarte Brizuela andrea Langileen Zuzendaritzako Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuburu (Aurrekontuak, Ordainsarien Kudeaketa eta Gizarte Segurantza) kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko urtarrilaren 18an izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzari Ebazpenaren berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2024ko urtarrilaren 17a.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,
MARÍA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.
RSS