
39. zk., 2024ko otsailaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
950
IRAGARKIA, Bergarako (Gipuzkoa) Askarruntz industrialdean dagoen Angiozar errekastoko ur publikoak industria-erabileretarako aprobetxatzeko espedientea jendaurrean jartzeko dena.
Espedientearen kodea: A-G-2020-0018
Eskatzailea: Estampaciones Torber SL
Jardueraren kokapena: Bergara.
Bilketa-puntua ((ETRS89) UTM koordenatuak):
X = 546.240; Y = 4.772.573
Eskatutako urteko bolumena: 4.815 m3/urtean.
Uraren erabilera: industria erabilera.
Errekatik mahuka baten bidez hartutako urak enpresaren barrura eramaten dira, eta bertan biltegira ponpatzen dira, ondoren enpresaren ekoizpen-prozesuetan erabiltzeko.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 12a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS