Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2024ko otsailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
945

IRAGARKIA, zeinen bidez Euskal Estatistika Erakundeak, Eustatek, jakinarazten duen estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:

– Hiruhileko kontuak. CET. 2023ko 3. hiruhilekoa.

– Industri produkzioaren indizea. IPI. 2023ko urria.

– Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Biztanleriaren egitura. 2023-01-01. Bigarren zabalkundea.

– Bioteknologiako I+Gri buruzko estatistika. 2022.

– Berrikuntzaren inkesta. 2022.

– Kanpo-merkataritzaren estatistika. KAMEE. 2023ko urria.

– Fenomeno demografikoak aztertzeko adierazleak. 2022.

– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta. ETR-H. 2023ko azaroa.

– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta. ETR-eH. 2023ko azaroa.

– Administrazio publikoen direktorioa. 2023.

– Industri prezioen indizea. IPRI. 2023ko azaroa.

– Informazioaren gizartearen panorama. 2023.

– Azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritzaren indizea. IGSC. 2023ko azaroa.

– Eraikuntzaren kostuen indizea. EKI. 2023ko azaroa-

– Turismoaren kontu satelitea. 2022-

– Kanpo-merkataritzaren balio unitarioaren indizeak. UBI. 2023ko 3. hiruhilekoa-

– Gizarte-babesaren kontua. 2022.

– Airearen kalitatearen estatistika. 2022.

– Salgaien garraioari buruzko inkesta. 2023/III.

– Eskola-jardueraren estatistika. Datu-aurrerapena. 2023-2024.

– Kontsumoko prezioen indizea. 2023ko azaroa.

– Eraikuntzari eta etxebizitzari buruzko estatistika. 2023/III.

– Alokairu-merkatuaren estatistika. 2023/II.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 31.

EUSTATeko zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala