
39. zk., 2024ko otsailaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 2 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
940
IRAGARKIA, 2024ko otsailaren 7koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita erreferentziako bulegoa/tutorea aldatzeko eskaeraren gaineko ebazpena.
Lanbideren Gipuzkoako lurralde-bulegoko arduradunak ebazpena eman du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erabiltzaile bati bulego berria esleitzeko.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Ebazpenaren testu osoa Lanbideren Gipuzkoako lurralde-bulegoan dago eskuragarri (San Martzial 12, 20005 Donostia / San Sebastian).
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 7a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
RSS