Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2024ko otsailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
936

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 374/2023 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

374/2023 prozedura laburtua. Prozedura horretan, 15177 ZP duen karrerako funtzionarioak Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko azaroaren 3ko Ebazpenaren aurkako errekurtsoa aurkeztu zuen. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko irailaren 20ko Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa, eta azken ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako eskala betearazleko komisariorde kategoriako merezimendu-lehiaketaren bidez bete beharreko lanpostuak betetzeko deialdia (C280) onartu eta argitaratu zen.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 7a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.


Azterketa dokumentala