Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2024ko otsailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
935

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 13koa, Arabako lndustria Administrazioko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez Aguraingo eta Donemiliagako udalerrietan (Araba) «Eroalea berritzea SC 13,2 kV-ko "4652-4 Salvatierra-Lituchipi" aireko linean» proiektuari dagokion instalaziorako aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen diren eta onura publikokoa dela deklaratzen den.

Espediente-zenbakia: 01ATY 202300022.

AURREKARIAK

1.– 2023ko maiatzaren 31n, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk aurretiko eta eraikitzeko administrazio-baimena eta onura publikoaren deklarazioa eskatu zituen, Aguraingo eta Donemiliagako udalerrietan (Araba) «Eroalea berritzea SC 13,2 kV-ko "4652-4 Salvatierra-Lituchipi" aireko linean» izeneko proiekturako.

2.– Jendaurrean ikusgai jarri dira delako proiektua eta eskatzailearen arabera desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen banan-banango zerrenda. Hala egin da, xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: martxoaren 31ko 48/2020 Dekretua, instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenak lortzeko prozedurak arautzen dituena: energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzaileak konektatzeko harguneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere; Sektore Elektrikoaren abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua; 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2 eta 52. artikuluak eta 1957ko apirilaren 26ko haren Erregelamenduaren 56. artikulua.

3.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, 2023ko urriaren 17an, proiektuari dagokion dokumentazioa bidali zitzaien Aguraingo eta Donemiliagako udalei, eta iragarkia argitaratu zen Arabako Lurralde Historikoaren 2023ko abenduaren 20ko Aldizkari Ofizialean, 2023ko urriaren 24ko Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian eta Diario Noticias de Álava eta El Correo egunkarien 2023ko abenduaren 15eko alean.

4.– Instalazio elektrikoaren eraginpean dauden ondasunak edo eskubideak dituzten honako administrazio, organismo, zerbitzu publikoko enpresa edo interes orokorreko zerbitzu hauek baldintzei emandako adostasuna, egindako aldeko txostenak edo emandako baimenak aurkeztu zituen eskatzaileak espedientea izapidetzen zen bitartean:

– Aguraingo Udala.

– Donemiliagako Udala.

– Arabako Foru Aldundiko Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natura Ingurunearen Saila.

– Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Saila.

– Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saila.

– Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saila.

– Ebroko Konfederazio Hidrografikoa.

– Telefónica de España, SAU.

– Trenbide Azpiegituren Administratzailea Enpresa Erakunde Publikoa (ADIF).

5.– Arauzko epearen barruan, Jorge Luis Albéniz González de Durana jaunak alegazioak aurkeztu zituen 2024ko urtarrilaren 8an, onura publikoaren harira.

6.– 2024ko otsailaren 8an sustatzailearen erantzuna jaso zen. Erantzunaren arabera, bidezko prezio bat jarriko zen ondasun horien jabearentzat, baina espedientearen edozein unetan ados jar zitezkeen, nahitaezko desjabetzeko epaimahaiak bidezko prezioari buruz ebazpena eman aurretik.

ZUZENBIDE OINARRIAK

Espedientean, hauetan agindutako arauzko izapideak bete dira: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legea; 1957ko apirilaren 26ko Dekretua, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamendua onartzen duena; 48/2020 Dekretua, martxoaren 31koa, Eusko Jaurlaritzarena, zeinaren bidez arautzen baitira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak; Ebazpena, 2011ko martxoaren 8koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Goi-tentsioko lineak zuhaitz-eremuetatik igarotzeko berariazko aginduak ezartzen dituena.

Aplikagarria da, berariaz, abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretua, Goi-tentsioko linea elektrikoetan hegazti-fauna talkatik eta elektrokuziotik babesteko neurriak ezartzen dituena.

Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritza da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariak

EBAZTEN DU:

1.– Aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari, Aguraingo eta Donemiliagako udalerrietan (Araba) «Eroalea berritzea SC 13,2 kV-ko "4652-4 Salvatierra-Lituchipi" aireko linean» izeneko instalaziorako.

2.– Deklaratzea baimentzen den instalazio elektrikoa onura publikokoa dela. Deklarazioak, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren arabera, hauek dakartza berekin: eraginpeko ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak eskuratu beharra, eta okupazioa, gainera, presaz egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen hau ematen da aipatutako 48/2020 Dekretuan xedatutakoaren arabera eta baldintza orokor hauek kontuan hartuz:

Onartutako proiektuari jarraituz egin beharko dira obrak, eskatzen eta baimentzen diren aldaketak eginez, halakorik bada.

Abian jartzeko epea bi urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera.

Lanak amaitzean, instalazioen titularrak jakinaren gainean jarriko du Arabako Lurralde Ordezkaritza, behin betiko onar dezan eta abian jartzeko akta egin dezan.

Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak edozein direla ere, horiek aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak eta jabetza-eskubideak alde batera utzi gabe ematen da.

Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 13a.

Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkaria,

PEDRO RODRÍGUEZ DÍAZ.


Azterketa dokumentala