
39. zk., 2024ko otsailaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 4 orri.)
- EPUB (115 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
932
16/2024 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena aldatzeko gehigarria, autobusetan eta kable bidezko beste garraiobide batzuetan Bat-Barik garraio-txartelen elkarreragingarritasuna ezartzekoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako lankidetza-hitzarmena aldatzeko gehigarria sinatu du, eta, behar bezalako publizitatea emateko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena aldatzeko gehigarria, autobusetan eta kable bidezko beste garraiobide batzuetan Bat-Barik garraio-txartelen elkarreragingarritasuna ezartzekoa. Lankidetza-hitzarmena aldatzeko gehigarri hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 16a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
MARIA BEGOÑA OTALORA ARIÑO.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 16KO 16/2024 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA BIZKAIKO GARRAIO PARTZUERGOAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA ALDATZEKO GEHIGARRIA, AUTOBUSETAN ETA KABLE BIDEZKO BESTE GARRAIOBIDE BATZUETAN BAT-BARIK GARRAIO-TXARTELEN ELKARRERAGINGARRITASUNA EZARTZEKO
Vitoria-Gasteizen, 2024ko urtarrilaren 18an.
BILDU DIRA:
Alde batetik, Ignacio Maria Arriola Lopez jauna, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioko sailburua den aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari legez, hitzarmen hau sinatzeko baimena eman baitio Gobernu Kontseiluak 2023ko abenduaren 26an hartutako erabakiaren bidez.
Eta, bestetik, Elixabete Etxanobe Landajuela andrea, Bizkaiko Garraio Partzuergoko presidentea eta ordezkaria.
Aldeek beharrezko legezko gaitasuna onartzen diote elkarri lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko, eta, horrenbestez, honako hau
AZALTZEN DUTE:
I.– 2022ko azaroaren 14an, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Bizkaiko Garraio Partzuergoak hitzarmen bat sinatu zuten autobusetan eta kable bidezko beste garraiobide batzuetan Bat-Barik garraio-txartelen elkarreragingarritasuna ezartzeko.
II.– Hirugarren klausulak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren konpromisoei buruzkoak, honako hau ezartzen zuen: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren bitartez, autobusetan eta kable bidezko beste garraiobide batzuetan BAT-BARIK txartelen elkarreragingarritasuna ezartzeko jardueren benetako kostua finantzatu eta ordaintzeko konpromisoa hartzen du, gehienez ere ehun eta bederatzi mila eta laurogeita hemeretzi euro eta hirurogeita bost zentimoko (109.099,65) zenbatekora iritsi arte, honako urte-banaketa honen arabera:
(Ikus .PDF)
III.– Bizkaiko Garraio Partzuergoak ezin izan ditu 2022ko ekitaldirako programatutako jarduerak egin –aipatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan–, eta 2023an egingo dira osorik.
IV.– Gehigarri honen xedea da 2022ko azaroaren 14an sinatutako hitzarmenaren hirugarren klausula aldatzea. Aldaketa honetan datza: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren bitartez, autobusetan eta kable bidezko beste garraiobide batzuetan Bat-Barik txartelen elkarreragingarritasuna ezartzeko jardueren kostu efektiboa finantzatzeko eta ordaintzeko konpromisoa hartzen duen gehieneko zenbatekoa birbanatzea, honela:
(Ikus .PDF)
V.– 2022ko azaroaren 14ko hitzarmenaren laugarren klausularen hirugarren apartatuak ezartzen du, gehieneko finantzaketara iritsi arteko zenbatekoaren igorpenerako, Bizkaiko Garraio Partzuergoak egindako jarduerak egiaztatzen dituzten faktura edo dokumentuen jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dituela, jarduerak egin eta hurrengo urteko martxoaren 31 baino lehen. Hala ere, data hori bateraezina da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontabilitate-egutegiarekin, eta aldatu egin behar da, urtarrilaren 19a baita zuzena.
VI.– Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, hitzarmenaren zortzigarren klausulak adierazten zuen hitzarmen hori aldatu ahal izango dela hitzarmena sinatu duten erakundeak ados badaude.
Ondorioz, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren babesean, eta, besteak beste, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen babespean, bertaratutako alderdiek administrazioarteko lankidetza-hitzarmen hau formalizatzea erabaki dute, honako klausula hauen arabera sinatuta:
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Gehigarriaren xedea.
Gehigarri honen xedea da autobusetan eta kable bidezko beste garraiobide batzuetan Bat-Barik garraio-txartelen elkarreragingarritasuna ezartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren artean 2022ko azaroaren 14an sinatutako lankidetza-hitzarmena aldatzea.
Bigarrena.– Hirugarren klausula aldatzea.
Aldaketa honetan datza: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren bitartez, autobusetan eta kable bidezko beste garraiobide batzuetan BAT-BARIK txartelen elkarreragingarritasuna ezartzeko jardueren kostu efektiboa finantzatzeko eta ordaintzeko konpromisoa hartzen duen gehieneko zenbatekoa birbanatzea, honela:
(Ikus .PDF)
Hirugarrena.– Laugarren klausula aldatzea.
Aldatu egiten da 2022ko azaroaren 14ko hitzarmenaren laugarren klausularen hirugarren apartatua, eta honela idatzita geratzen da:
«Finantzaketaren gehieneko zenbatekora iritsi arte, Bizkaiko Garraio Partzuergoak egindako jardueren jatorrizko fakturak edo horien fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko ditu, jarduerak egin eta hurrengo urteko urtarrilaren 19a baino lehen, harik eta emandako finantzaketaren guztizkoa osatu arte. Dirulaguntzaren xedearekin lotutako gastuak justifikatu ondoren, banku-transferentzia bidez ordainduko dira».
Laugarrena.– Hitzarmenaren baldintzak.
Dokumentu honek berariaz aldatzen ez dituen lankidetza-hitzarmenaren baldintzek indarrean eta aldatu gabe jarraituko dute, egun honetako termino eta baldintzetan. Eranskin honen edukia eta 2022ko azaroaren 14an sinatutako hitzarmena bat ez badatoz, gehigarri honetan aurreikusitakoa gailenduko da.
Eta ezarritakoarekin bat datozela frogatzeko, bertaratuek bi aletan sinatzen dute, adierazitako tokian eta egunean.
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioko sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
Bizkaiko Garraio Partzuergoko presidentea,
ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.
RSS