Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2024ko otsailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
926

244/2024 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Isabel Bahillo Carpintero andrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko Esterilizazioko Gainbegiralea kargutik kendu egiten den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

1901/2021 Ebazpenaren bidez, María Isabel Bahillo Carpintero andrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko Esterilizazioko gainbegirale izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Isabel Bahillo Carpintero andrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko Esterilizazioko Gainbegirale kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak emanda egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko otsailaren 11ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 8a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.


Azterketa dokumentala