
37. zk., 2024ko otsailaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
899
IRAGARKIA, 2024ko urtarrilaren 25ean argitaratu zen 2023ko ekainaren 16ko Iragarkia indarrik gabe uzten duena. Azken iragarki horren bidez, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegian bideratutako 175/2023 prozedura laburtuan interesdun direnak epatzen ziren.
2023ko ekainaren 16ko iragarkiaren bidez, dei egin zitzaien interesdunei Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegian bideratutako 175/2023 prozedura laburtuan.
Iragarki hori 2024ko urtarrilaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, eta ezin izango da Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu, iragarkiaren datatik argitaratu zen arte igarotako denboragatik; beraz, baliogabetu egingo da.
Arkauti, 2024ko otsailaren 8a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.
RSS