Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2024ko otsailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
898

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 7koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, «Gabolats zubia ordezkatzeko eraikuntza proiektua» jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onartzen duena.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2023ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zitzaion «Gabolats zubia ordezkatzeko eraikuntza proiektuari», eta jendaurrean jarri zen.

Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2023ko abenduaren 21ean. Jendaurrean jartzeko epea amaituta, ez da alegaziorik aurkeztu.

Era berean, proiektua gainbegiratu eta informatu egin da, eta egiaztatu da teknikoki zuzena dela eta arlo horretako araudi espezifikoan eta Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 234. artikuluan ezarritakoa betetzen duela. Lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora.

Agentziako Administrazio Kontseiluak 2010eko ekainaren 29ko bileran emandako funtzioen eskuordetzearen arabera, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 13.f) artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, lege horren beraren 15.m) eta Agentziaren Estatutuen 10.3.m) artikuluei dagokienez, zuzendari nagusiari dagokio proiektu hau onartzea.

Azaldutakoa oinarri hartuta, proiektua jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onartu behar da.

Horregatik, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozen eta oro har aplikatu behar diren gainerakoak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea «Gabolats zubia ordezkatzeko eraikuntza proiektuaren» jendaurreko informazioaren izapidea.

Bigarrena.– Behin betiko onartzea «Gabolats zubia ordezkatzeko eraikuntza proiektua». Kontrata bidezko exekuzio-aurrekontua milioi bat zortziehun eta laurogeita zortzi mila seiehun eta hiru euro eta zortzi zentimokoa (1.888.603,08) da, BEZa barne.

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 7a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala