
37. zk., 2024ko otsailaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (104 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
894
10/2024 DEKRETUA, otsailaren 6koa, «Ausartzen» gizarte-ekintzako elkartea onura publikokoa dela aitortzen duena.
Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.
Lege horren babesean, «Ausartzen» gizarte-ekintzako elkarteak aitorpen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez interes orokorra sustatzen duelako, egiten dituen jardueren bidez, eta gizarte-lana egiten duelako, bizi-kalitatea eta gizarte-interesa hobetzeko, batez ere haurrena eta gazteena, eta gazte, kultura eta hezkuntza-proiektuak bultzatzen dituelako.
Izan ere, elkarteak helburu nagusia lortzera bideratzen ditu bere jarduerak, hau da, egoera zaurgarrietan dauden adingabeen, gazteen eta haien familien garapen-prozesuan laguntzea, babes-aldagaiak indartzeko eta erabat integratzeko beharrezkoak diren gaitasun pertsonalak eta sozialak sustatzeko hezkuntza-aukerak erraztuz.
«Ausartzen» gizarte-ekintzako elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (zenbakia AS/B/17380/2013), Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariak 2013ko martxoaren 6an emandako Ebazpenari jarraikiz.
Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu nagusiki bere eginkizunak.
Ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 45.2 artikuluak xedatutakoarekin bat eginez, onura publikoa Gobernu Kontseiluak emandako dekretu bidez aitortuko da, gaiaren arabera egoki diren sailek proposamena egin ostean. Agindu hori betez, dagokion espedientea izapidetu da, eta sailek eta erakundeek egindako txostenak erantsi zaizkio espedienteari.
Hori dela bide, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, interesa duten entitateek eta erakundeek egindako txostenak aztertu dira eta, Gobernu Kontseiluak 2024ko otsailaren 6an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– «Ausartzen» gizarte-ekintzako elkartea onura publikokoa dela aitortzea, bere jardueren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita. Elkarte hori Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago AS/B/17380/2013 zenbakiarekin.
Horrekin batera, aitorpen honi dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan xedatutakoak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko otsailaren 6an.
Lehendakaria,
IŃIGO URKULLU RENTERIA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.
RSS