Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2024ko otsailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
893

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 9koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen esparruan desgaitasun intelektuala duten pertsonak enplegu publikora sartzeko hautaketa-prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak, eta izangaiei dei egiten baitzaie lehenengo ariketa egiteko.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2023ko azaroaren 6ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen esparruan desgaitasun intelektuala duten pertsonak enplegu publikora sartzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egin zen, eta prozesu horiek arautuko zituzten oinarriak onartu ziren.

IVAPeko zuzendariaren 2024ko urtarrilaren 25eko Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen esparruan desgaitasun intelektuala duten pertsonak enplegu publikora sartzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak, eta 10 egun balioduneko epea ezarri zen erreklamazioak aurkezteko eta eskabideetan egon zitezkeen akatsak zuzentzeko.

Hautaketa prozesuari aplikatzen zaion seigarren oinarrian ezartzen denez, erreklamazio-epea igaro eta erreklamazioak ebatzi ondoren, IVAPeko Zuzendaritzaren ebazpena argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Ebazpen horretan, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartuko dira, eta zerrenda horiek 4. oinarrian adierazitako lekuetan jarriko dira ikusgai. Ebazpen horretan, gainera, izangaiei lehenengo ariketa egiteko deia jasoko da.

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen esparruan desgaitasun intelektuala duten pertsonak enplegu publikoan sartzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda.

Bigarren artikulua.– Ebazpen hau eta onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak laugarren oinarrian ezarritako lekuetan argitaratzeko agintzea.

Hirugarren artikulua.– Onartutako izangai guztiei dei egitea lehenengo ariketa egiteko. Ariketa hori Vitoria-Gasteizko Europa jauregiko Olarizu aretoan egingo da, 2024ko martxoaren 5ean, 10:00etatik aurrera. Identifikazio-ondorioetarako, Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute probara.

Laugarren artikulua.– Gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen honen aurka, ez baitu agortzen administrazio-bidea, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Errekurtsoa, bestalde, ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke, edo Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpen espresurik eman gabe, ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidera jo ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 9a.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,

MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.


Azterketa dokumentala