Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2024ko otsailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
892

AGINDUA, 2024ko otsailaren 9koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez eratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean eta haren organismo autonomoetan adimen-desgaitasuna duten pertsonak enplegu publikoan sartzeko hautaketa-prozesuetako epaimahaia.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2023ko azaroaren 6ko Aginduaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean eta haren organismo autonomoetan adimen-desgaitasuna duten pertsonak enplegu publikoan sartzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egin zen.

Prozesu horien oinarri orokorrek 13. apartatuan ezartzen dute –agindu horren I. eranskinean datoz jasota oinarri orokorrak– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren agindu baten bidez izendatuko direla hautaketa-prozesu horietako epaimahaikideak.

Horrenbestez, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 81.8 artikuluan xedatzen denaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean eta haren organismo autonomoetan adimen-desgaitasuna duten pertsonak enplegu publikoan sartzeko hautaketa-prozesuetako epaimahaia eratzea. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

(Ikus .PDF)

Bigarren artikulua.– Rosa María Artola Carrera izendatzea 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probako epaimahaikide titular, eta Luís Roberto González de Viñaspre Gonzalo, ordezko epaimahaikide.

Hirugarren artikulua.– Izendatutako pertsonek osatuko dute aipatutako epaimahaia, salbu eta ezgaitasun, legezko ezintasun edo bateraezintasunen bat, abstentzio-kausaren bat edo ezinbesteko kausaren bat ikusten badu Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak.

Laugarren artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 9a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala