
37. zk., 2024ko otsailaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
HEZKUNTZA SAILA
876
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2024ko urtarrilaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Batxilergoko Sari Bereziak arautzen baitira eta sari horiek emateko baldintzak ezartzen.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.
Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2024ko urtarrilaren 30eko Aginduaren gaztelaniazko testuan. Agindu horren bidez, Batxilergoko Sari Bereziak arautzen dira eta sari horiek emateko baldintzak ezartzen dira (2024ko otsailaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 33. zk). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2024/779 (4/5) orrialdean, 6.2 artikuluan,
honela dio:
«La presidencia del Tribunal será designada entre quienes ejerzan la función inspectora.»
baina honela esan behar du:
«La presidencia y la secretaría del Tribunal serán designadas entre quienes ejerzan la función inspectora.»
RSS