Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2024ko otsailaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
855

AGINDUA, 2024ko otsailaren 5ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Fundación Francisco Aristeguieta Urgoiti Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita.

2023ko azaroaren 8an eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Erregistroan, Fundación Francisco Aristeguieta Urgoiti Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Horrekin batera administrazio-espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zen.

Fundazioaren estatutuen 3. artikuluak fundazioaren xedeak hitzez hitz jasotzen ditu:

«1.– Fundazioaren interes orokorreko xedeak honako hauek dira:

• Urola Technological Campus proiektua abian jartzea.

• Automatizazioarekin, mekatronikarekin eta robotikarekin lotutako hezkuntza-edukia sortzea, 10 urtetik gorako pertsonentzat.

• Automatizazioarekin, mekatronikarekin eta robotikarekin lotutako ikasgaiak irakats ditzaketen irakasleen talde finkatu bat osatzea.

• Gai horiei buruzko ezagutza zabaltzea.

• Inguruko pertsonak aipatutako arloetan duten ezagutza areagotzeko motibatzea.

• Online gune bat izatea, pertsonak prestakuntza-zentro ofizialekin eta lotutako profilak eskatzen dituzten enpresekin bat egiteko.

• Irabazteko asmoa duten edo ez duten pertsonak eta erakundeak saritzea, honako alorretan ezagutza sustatzeagatik: automatizazioa, mekatronika eta robotika.

2.– Xede horiek betetzeko, Fundazioak honako jarduera hauek egin ahal izango ditu:

• Aurrez aurreko tailerrak, 10-16 urte bitarteko ikasleei zuzenduak.

• Teknologia mekatronikoan eta robotikoan dituzten ezagutzak eguneratu nahi dituzten profesionalei edo pertsonei zuzendutako aurrez aurreko tailerrak.

• Enpresei zuzendutako aurrez aurreko ikastaroak.

• Aurrez aurreko eta online hitzaldiak.

• Espazioa alokatzea.

• Material mekatronikoa / robotak alokatzea».

Fundazioaren hasierako zuzkidura 30.000 euroko diruzko ekarpena da, osorik ordainduak.

Jarduerak garatzeko lurralde-eremu nagusia Euskal Autonomia Erkidegoa da.

Estatutuen 8. artikuluak ezartzen du patronatua lau kidek osatuko dutela.

Fundazioaren patronatua honako kargu eta kideek osatzen dute hasieran (horien izendapena eta onarpena eratzeko eskrituran jasota daude):

• Presidentea: Víctor Larraioz Aristeguieta jauna.

• Presidenteordea: María Elena Larrayoz Aristeguieta andrea.

• Idazkaria: Ainhoa Maiztegui Lezamiz andrea.

• Diruzaina: Xabier Iturralde Usabiaga jauna.

Lehen patronatuaren kargualdia mugagabea da, fundazioaren estatutuen 12. artikuluak xedatutakoaren arabera. Kargu-uzteak eta kide berrien izendapena estatutuen 9. artikulutik 11. artikulura araututa daude.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Aholku Batzordea 2024ko urtarrilaren 31n bildu zen, fundazioaren helburuen zilegitasunari eta interes orokorrari eta haren bideragarritasunari buruzko inskripzio-eskaera baloratzeko, eta, aho batez, aldeko txostena eman zuen, bilkuraren aktan jasotakoaren arabera.

Era berean, 2024ko otsailaren 2an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak fundazioaren eraketari buruzko nahitaezko txostena eman zuen.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, eraketa espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan aurreikusitako baldintzak.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Fundación Francisco Aristeguieta Urgoiti Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea F-488 erregistro zenbakiarekin, bai eta patronatuaren hasierako osaera ere, honako eskritura hauetan jasotako baldintzetan: 2023ko urriaren 23an, Zarautzen, Félix María González de Echevarri Ara notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoa (protokolo-zenbakia: 1608), eta berori zuzentzen duen 2024ko urtarrilaren 11n notario beraren aurrean emandako eskritura publikoa (protokolo-zenbakia: 58).

XEDAPEN GEHIGARRIA

Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 5a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala