Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2024ko otsailaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
839

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 8koa, Ikaskuntza eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2023ko maiatzaren 10eko Aginduaren babespean emandako dirulaguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

2023ko maiatzaren 22an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren 2023ko maiatzaren 10eko Agindua, unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuen federazio eta elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia egiten duena, prestakuntza-jarduerak egin ditzaten 2023-2024 ikasturtean, hizkuntza-proiektuaren berrikuntza-proiektuei lotuta.

Ikaskuntza eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariak ebatzi zuen deialdia eta interesdunei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, deialdi-aginduaren 14.2 artikuluaren arabera, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, Hezkuntza sailburuaren 2023ko maiatzaren 10eko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzen onuradunen zerrenda (ikus eranskina). Agindu horren bidez, deialdia egiten zaie unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuen federazio eta elkarteei, prestakuntza-jarduerak egin ditzaten 2023-2024 ikasturtean, ikastetxeko hizkuntza-proiektuaren barruko berrikuntza-proiektuei lotuta (2023ko maiatzaren 22ko EHAA, 95.zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 8a.

Ikaskuntza eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria,

AMAIA AGIRRE PINEDO.

ERANSKINA
DIRULAGUNTZEN ESLEIPENA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala