Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2024ko otsailaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
828

70/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Fidencio Bao Pérez jauna Aparatu Digestiboko Atal Sanitarioko Buru kargutik kendu egin den Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuan, berak hala eskatuta.

Otsailaren 13ko 51/2017 Ebazpenaren bidez, Fidencio Bao Pérez jauna izendatu zen Aparatu Digestiboko Atal Sanitarioko buru Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIan (2017ko otsailaren 24ko EHAA 39. zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Fidencio Bao Pérez jauna Aparatu Digestiboko Atal Sanitarioko buru kargutik kentzea berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko otsailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta interesdunari eta Barakaldo-Sestaoko ESIari haren berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Urduliz, 2024ko urtarrilaren 31.

Uribeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (170/2021 Ebazpena, martxoaren 30ekoa).

Langileen zuzendaria,

IANIRE LAMIKIZ MOREIRA.


Azterketa dokumentala