Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2024ko otsailaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
825

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 7koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean 2024ko otsailaren 7ko Ebazpena, Ertzaintzaren Betearazpen Eskalako komisario kategoriako karrerako funtzionario izendatzen duena.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2020ko azaroaren 3ko Ebazpenaren hamabigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Betearazpen Eskalako komisario kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten da; azaroaren 12ko EHAA, 225. zk.), eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenen arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakitera ematea 2024ko otsailaren 7an jarri dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-taulan Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2024ko otsailaren 7ko Ebazpena, karrerako funtzionario izendatzen duena Ertzaintzaren Betearazpen Eskalako komisario kategoriarekin.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 7a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

RICARDO ITUARTE AZPIAZU.


Azterketa dokumentala