
34. zk., 2024ko otsailaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
824
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Oiartzungo udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Madarimotxa edo Epele iturburutik datozen 242.000 m3/urteko ur publikoak hiri-hornidura erabilerarako aprobetxatzeko Oiartzungo Udalak duen administrazio-emakidaren funtsezko ezaugarriak aldatzeko eskaeraren espedientea.
Espedientearen kodea: MCA-G-2023-0003.
Eskatzailea: Oiartzungo Udala.
Jardueraren kokapena: Oiartzun.
Bilketa-puntua ((ETRS89) UTM koordenatuak): x=595.260; y= 4.791.115.
Eskatutako urteko bolumena: 242.000 m3/urtean.
Uraren erabilera: hiri-hornidura.
Aldaketak:
Aldaketaren helburua emakida-bolumena egungo beharretara egokitzea da, urtean 242.000 m3/urteko gehieneko bolumena ezarriz, eta aldiuneko gehienezko emaria 7,46 l/s-tik 15 l/s-ra handitzea.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz (dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du), beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 1a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS