
34. zk., 2024ko otsailaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
823
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Oiartzungo udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Penadegi hartunetik datozen urteko 968.000 m3 ur publikoak hiri-hornidura erabilerarako aprobetxatzeko Oiartzungo Udalak duen administrazio-emakidaren funtsezko ezaugarriak aldatzeko eskaeraren espedientea.
Espedientearen kodea: MCA-G-2023-0002.
Eskatzailea: Oiartzungo Udala.
Jardueraren kokapena: Oiartzun.
Bilketa-puntua ((ETRS89) UTM koordenatuak): Penadegi hartunea: x = 595.993; y = 4.791.530.
Eskatutako urteko bolumena: 968.000 m3 urtean.
Uraren erabilera: hiri-hornidura.
Aldaketak:
Aldaketaren helburua emakida-bolumena egungo beharretara egokitzea da, urteko gehieneko bolumena 968.000 m3/urtean ezarriz, eta bat-bateko gehieneko emaria egungo 20 l/s-tik 60 l/s-ra handitzea.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz (dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du), beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 31.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS