
34. zk., 2024ko otsailaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
816
IRAGARKIA, 2024ko otsailaren 1ekoa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zehapen-espediente bateko ebazpen-proposamena.
Aipatutako ebazpen-proposamena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Interesduna Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Andia 13 – 5.a, Donostia / San Sebastián) ager daiteke ebazpenak zer dioen jakiteko, bost eguneko epean; eta hamar egun balioduneko epea izango du, BOEn iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, espedientea kontsultatzeko, espedientean jasotako agirien kopiak eskuratzeko eta egoki irizten diren alegazioak aurkezteko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 1a.
Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,
MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.
RSS