Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2024ko otsailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
812

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2023ko uztailaren 18ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

2023ko irailaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren 2023ko uztailaren 18ko Agindua, zeinaren bidez deialdia egiten baita udal-titulartasuneko musika-ikastegiei dirulaguntzak emateko.

Hezkuntzako sailburuordeak eman du deialdiaren ebazpena, eta jakinarazi zaie interesdunei. Behin hori eginda, onartutako laguntzak argitara eman behar dira, jende guztia jakinaren gainean egon dadin, hala xedatuta baitago agindu horren 17.5 artikuluan.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Hezkuntzako sailburuaren 2023ko uztailaren 18ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, eranskinean dagoena, jende guztia jakinaren gainean egon dadin. Agindu horren bidez deialdia egiten zen dirulaguntzak emateko udal-titulartasuneko musika-ikastegiei.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 5a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala