
34. zk., 2024ko otsailaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (138 KB - 3 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
811
EBAZPENA, 2024ko otsailaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2023ko uztailaren 18ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak, jendeak horren berri izan dezan.
2023ko irailaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren 2023ko uztailaren 18ko Agindua, zeinaren bidez deialdia egiten baita musika-ikastegi pribatuei eta musikako zentro baimendu profesionalei dirulaguntzak emateko.
Hezkuntzako sailburuordeak eman du deialdiaren ebazpena, eta jakinarazi zaie interesdunei. Behin hori eginda, onartutako laguntzak argitara eman behar dira, jende guztia jakinaren gainean egon dadin, hala xedatuta baitago agindu horren 12.4 artikuluan.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Hezkuntzako sailburuaren 2023ko uztailaren 18ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, eranskinean dagoena, jende guztia jakinaren gainean egon dadin. Agindu horren bidez deialdia egin zen dirulaguntzak emateko musika-ikastegi pribatuei eta musikako zentro baimendu profesionalei.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 5a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS