
34. zk., 2024ko otsailaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
ARARTEKOA
805
EBAZPENA, 2024ko otsailaren 5ekoa, Arartekoarena. Honen bidez, Ararteko erakundeko datuak babesteko ordezkaria izendatzen da.
Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorra, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua, pertsona fisikoak babesteari buruzkoa da datu pertsonalak tratatzeari eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokienez. Erregelamendu horrek, 37. artikuluan datuak babesteko ordezkari bat izendatzeko betebeharra ezartzen du, baldin eta datuen tratamendua agintari edo erakunde publiko batek egingo badu.
2018ko ekainaren 12an, Arartekoak ebazpen bat eman zuen, Ararteko erakundeko datuak babesteko ordezkariaren irudia sortu eta arautzeko.
Horregatik guztiagatik, otsailaren 27ko 3/1985 Legeak -Ararteko erakundea sortu eta arautzekoak eman dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– Datuak babesteko ordezkari izendatzea Gonzalo Álvarez Hazas, Arartekoko Administrazio Elektronikoaren, Datuen Babesaren, Gardentasunaren eta Gobernantza Onaren arduraduna bera, Arartekoaren 2018ko ekainaren 12ko Ebazpenean ezarritako araubidearekin eta betekizunekin.
2.– Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari izendapen horren berri ematea.
3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 5a.
Arartekoa,
MANUEL LEZERTUA RODRÍGUEZ.
RSS