Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2024ko otsailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ARARTEKOA
804

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 5ekoa, Arartekoarena. Honen bidez, bere kargua utziko du Ararteko erakundeko datuak babesteko ordezkariak.

2018ko ekainaren 12an Arartekoak ebazpen bat eman zuen, Ararteko erakundeko datuak babesteko ordezkariaren irudia sortu eta arautzeko.

Gero, 2018ko ekainaren 18an, Inmaculada de Miguel Herrán izendatu zuen datuak babesteko ordezkari, eta hark behar bezala bete ditu eginkizun horiek orain arte.

Inmaculada de Miguel Herránek eginkizun horiek betetzen ez jarraitzeko adierazi duenez, 2018ko ekainaren 12ko Ebazpenaren hirugarren atalean xedatutakoa oinarritzat hartuta, hura kargutik kentzea erabaki da.

Horregatik guztiagatik, otsailaren 27ko 3/1985 Legeak –Ararteko erakundea sortu eta arautzekoak– eman dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Inmaculada de Miguel Herrán Arartekoko datuak babesteko ordezkari kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta urteotan zeregin horretan egin dituen zerbitzuak eskertzea.

2.– Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari kargu-uzte horren berri ematea.

3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 5a.

Arartekoa,

MANUEL LEZERTUA RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala