Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2024ko otsailaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
773

IRAGARKIA, 2024ko urtarrilaren 30ekoa, Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Arabako Lurralde Historikoan, Artziniega eta Aiara udal-mugarteetan, 220 kV-ko SE Ayala – T Ayala 2 energia elektrikoa garraiatzeko linea berrindartzeko proiektua.

Energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan ezarritako ondorioetarako (2020-04-24ko EHAA) eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan xedatutakoa betez (2013-12-26ko BOE), honako proiektu honi buruzko jendaurrean jartzen da aurretiazko administrazio-baimenaren eta eraikitzeko baimenaren eskaera:

Esp.: AT-Y-2023-00033

– Eskatzailea: Red Eléctrica de España SAU. Egoitza: Paseo del Conde de los Gaitanes, 177, 28109 – Alcobendas (Madril).

– Eskaeraren helburua: aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko baimena.

– Kokalekua: Artziniega eta Aiara udal-mugarteak.

– Aurrekontua: 151.042,65 euro.

– Xedea: «Ayala – T. Ayala 2» linearen garraiatzeko ahalmena gehitzea. Ministroen Kontseiluak 2022ko martxoaren 22an onartu zuen «Energia-plangintza. 2021-2026 Energia Elektrikoaren Garraio Sarea Garatzeko Plana» izeneko dokumentuan jasotzen da. Lineak gaur egun duen ahalmena: 384 MVA. Eta berrindartzearen ondorioz aurreikusten zaion ahalmena: 502 MVA.

– Instalazioaren ezaugarriak: proiektuan jasotzen direnak. Isabel López Ferrer ingeniari industrialak sinatu zuen proiektua 2023ko irailean, eta espedientean dago jasota.

Hori guztia argitara ematen da, eta 20 eguneko epea ematen da, iragarki hau argitaratzen den egunetik aurrera, interesdunek eta herritarrek dokumentazioa azter dezaten Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) eta Interneteko webgunean (www.euskadi.eus), Energia eta meategiak/Energia ataleko proiektuen jendaurreko informazioan (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/), eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 30a.

Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaria,

PEDRO RODRÍGUEZ DÍAZ.


Azterketa dokumentala