
32. zk., 2024ko otsailaren 13a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
770
EBAZPENA, 2024ko otsailaren 1ekoa, Etxepare Euskal Institutuko Zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzeko Hautapen Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.
2024ko urtarrilaren 23an argitaratu zen EHAAn 2024ko urtarrilaren 2ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Amerikako Estatu Batuetako Chicagoko Unibertsitateko irakurlea hautatzeko deialdia irekitzen duena.
Ebazpen horren 10. artikuluan xedatzen da deialdira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Hautapen Batzordea eratuko dela.
Hori dela eta,
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.– Aipatutako hautapen batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:
Lehendakaria: Monika Madinabeitia Medrano andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria edo ordezkoa.
Kideak:
– Garbiñe Iztueta Goizueta andrea, edo ordezkoa.
Idazkaria: Eneko Agirre Maiora, Etxepare Euskal Institutuko euskara eta kultura sustatzeko teknikaria, edo ordezkoa.
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Donostia, 2024ko otsailaren 1a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
IRENE LARRAZA AIZPURUA.
RSS