
32. zk., 2024ko otsailaren 13a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
768
13/2024 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeko kide bat izendatzeko erabakia.
Gobernu Kontseiluak, 2024ko urtarrilaren 30ean egindako bilkuran, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeko kide bat izendatzeko erabakia hartu du, eta behar bezalako publizitatea emateko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeko kide bat izendatzeko erabakiaren testua. Erabaki horren eranskina da.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 7a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
MARÍA BEGOÑA OTALORA ARIÑO.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 7KO 13/2024 EBAZPENARENA
ERABAKIA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO POLIZIAREN KONTROL ETA GARDENTASUN BATZORDEKO KIDE BERRIA IZENDATZEKO DENA
Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordea Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen testu bateginean araututa dago, 17. artikuluan eta hurrengoetan (testu bategin hori uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen).
Batzorde horren helburua da organo eskudunek eskatuta Ertzaintzaren edo Udaltzaingoaren barruko edozein praktika aztertzea, baldin eta haren gainean kexak badaude eta herritarren konfiantzan eragina badu; halaber, ofizioz aztertzea esku-hartze edo operatibo polizial baten testuinguruan edo polizia-zaintzan pertsona baten heriotza edo lesio larriak gertatu diren gorabeherak, eta zerbitzua hobetzeko neurriak proposatzea. Era berean, honako hauek dagozkio: jardunbide egokiak gomendatzea, Poliziaren kode deontologikoarekin bat ez datozen edo eskubideak urratzen dituzten jokabide-ereduak edo behin eta berriz errepikatzen diren jardunbideak identifikatzea eta neurri zuzentzaileak edo behin-behineko neurriak proposatzea.
Testu bategin horren 18. artikuluak ezartzen duenez, batzordeburuak eta beste bost pertsonak osatuko dute batzordea; Gobernu Kontseiluak izendatuko ditu, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluak proposatuta, segurtasun publikoaren, zuzenbidearen, soziologiaren, medikuntzaren, psikologiaren eta etikaren arloetan ospe, gaitasun eta esperientzia aitortua duten pertsonen artetik, emakumeen eta gizonen presentzia parekidearen printzipioa betez.
Izendapen horiek bost urterako egingo dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren egunetik kontatzen hasita, eta bi aldiz berrituko dira gehienez ere, iraupen bereko aldietarako. Kargua uzteko kausa tasatu hauek aurreikusten dira: heriotza; agintaldia amaitzea; uko egite formalizatu idatzia; abstentzio- eta isilpekotasun-betebeharren ez-betetze larria, batzordekide gehienek hautemandakoa; epai irmoan deklaratutako ezgaitasuna edo dolozko delituagatik epai irmoz emandako kondena. Kideek ez dute inolako ordainsaririk jasoko beren lanengatik, zerbitzuagatik dagozkien kalte-ordainak alde batera utzita.
Akordio-proposamen honen xedea kideetako bat izendatzea da, Ricardo Egiguren Mendieta jaunak 2023ko azaroaren 14an uko egin izanaren ondorioz; izan ere, orain arte batzordeko kidea zen, Gobernu Kontseiluak 2020ko abenduaren 22an hartutako Erabakiaren bidez izendatu baitzuten.
Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluak, 2023ko abenduaren 13an egindako bilkuran, hautagai honen aldeko txostena egin zuen: José Julio González Zamanillo jauna.
Horregatik, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluak proposatuta, Gobernu Kontseiluak, eztabaidatu ondoren, honako erabaki hau hartu du:
ERABAKIA
Lehenengoa.– Ricardo Egiguren Mendieta jaunak Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeko kide gisa aurkeztutako ukoa onartzea.
Bigarrena.– José Julio González Zamanillo jauna Euskal Herriko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeko kide izendatzea.
Hirugarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emango du.
RSS