Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2024ko otsailaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
765

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 6koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, 2023ko azaroaren 7ko Ebazpeneko hutsak zuzentzekoa. Ebazpen horren bidez argitaratzen da urtebetez edo denbora gutxiagoz langabezian dauden 50 urtetik gorako pertsonak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan kontratatzeko laguntzen deialdia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2023ko azaroaren 7ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitaratzen baita urtebetez edo denbora gutxiagoz langabezian dauden 50 urtetik gorako pertsonak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan kontratatzeko laguntzen deialdia. Ebazpen hori 2023ko azaroaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 218. zenbakian. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

– Gaztelaniazko bertsioan, 2023/5137 (16/4) orrialdean, 3.2.d) artikuluan ageri den taulan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari edo Ikasketarik Gabekoari dagokion urteko gutxieneko soldata gordinaren zenbatekoa kendu eta indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldatari egingo zaio erreferentzia. Hau dio:

(Ikus .PDF)

Baina hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 6a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.


Azterketa dokumentala