Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2024ko otsailaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

HEZKUNTZA SAILA
763

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 19koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira irakaskuntzako hizkuntza-eskakizunetarako lurraldeetako azterketa-batzordeetako kideak.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1994ko urtarrilaren 10eko Aginduaren 12. artikuluaren arabera, azterketa-batzordeei dagokie irakaskuntzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probak aplikatu eta balioestea. Horiek horrela, ebazpen honen xedea da azterketa-batzordeak izendatzea.

Horregatik guztiagatik, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Ebazpen honen xedea da irakaskuntzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako azterketa-batzordeetako kideak izendatzea 2024an egingo diren deialdietarako.

2. artikulua.– Arabako azterketa-batzordea kide hauek osatuko dute:

Amondarain Ipiña, Gaizka.

Egiguren Ruiz, Agurtzane.

Erauskin Olanga, Josune.

Iztueta Azurmendi, Ibai.

Lakarra Andrinua, Ander.

Ruiz de Azua Ormaza, Urtzi.

Ochoa Alonso, Aitziber.

Sarasketa Goienola, Ane.

Sobrino Lopez, Maialen.

Zabala Gandarias, Ibai.

3. artikulua.– Bizkaiko azterketa-batzordea kide hauek osatuko dute:

Agirre Etxebarria, Hodei.

Aldekoa-Otalora Agirre, Alex.

Angulo Baron, Amaia.

Aristondo Barreras, Iñaki.

Aristondo Barreras, Itziar.

Ariztimuño Gutierrez, Gotzone.

Bartra Arenas, Oihana.

Bergara Aretxabaleta, Amaia.

Elorriaga Ayesta, Amaia.

Erdozia Leturia, Olatz.

Erkizia Otegi, Irati.

Etxeberria Egia, Ione.

Galarraga Zuazo, Ageda.

Guijarrubia Garcia, Nerea.

Ituarte Zarragoikoetxea, Maria Elisa.

Iturrioz Rubio, Pedro.

Lasa Barandiaran, Jose Ignacio.

Leniz Bidaburu, Irati.

Macho Aguillo, M. Gemma.

Melgar Aguirre, Alaitz.

Olano Goti, Karmele.

Ortiz de Pinedo Rojas, Aitor.

Ramos Villanueva, Gregorio.

Ruiz de Eguino Begoña, Maite.

Saenz de Viteri Ugarriza, Iraia.

Sarria Alvarez, Sandor.

Sanjuan Manso, Enara.

Urrutia Martinez, Batirtze.

Zarate Goriostiola, Gorka.

4. artikulua.– Gipuzkoako azterketa-batzordea kide hauek osatuko dute:

Agirreazaldegi Rekondo, Ainhoa.

Aranburu Mujika, Pello.

Arregi Artola, Maider.

Artola Azkue, Amaia.

Delgado Rozas, Josu.

Epelde Pagola, Imanol.

Ibero Iturbe, Idoia.

Iturbe Jauregi, Ana.

Laskurain Ibarluzea, Sorkunde

Linazisoro Orella, Xabier

Mitxelena Larreta, Olatz

Osinalde Vidal, Asier

Sarasua Maritxalar, Xabier

Serrano Lasa, Asier

Telleria Mujika, Amaia

Zulaika Juaristi, Eider

5. artikulua.– Ebazpen hau argitaratu ondoren IRALEko irakastegietan lanean hasten diren irakasleak ere gaituta egongo dira irakaskuntzako hizkuntza-eskakizunen batzordekideen lanak egiteko.

6. artikulua.– Ebazpen honen 2., 3. eta 4. artikuluetan aipatzen diren lurraldeetako azterketa-batzordeak bi urterako izendatuta geratzen dira, honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera. Izendapen hori luzatu ahal izango da. Epea amaitutakoan, aztertzaileek batzordeko kide izaten jarraituko dute behin-behinean, harik eta azterketa-batzorde berriak izendatzen diren arte.

7. artikulua.– Azterketa-batzorde bateragileko buruak lurralde bateko batzordekideak beste lurralde batera esleitu ahal izango ditu.

8. artikulua.– Azterketa-batzordeetako kideek beharrezkoa den isiltasuna gordeko dute batzordearen jardueren inguruan eta ez dute hirugarren pertsonarik informatuko azterketekin lotutako barne-gaiez (lanketa, materialak, zuzenketa, kalifikazioak, etab.). Artikulu honetan ezarritakoa ez betetzea falta astuna izango da.

9. artikulua.– Ahalmena ematen zaie lurraldeetako azterketa-batzordeen hiru buruei, egin behar den lana kideen artean bana dezaten, azterketa-batzorde bateragileak ezartzen dituen irizpideen arabera.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 19a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala