Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2024ko otsailaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
760

180/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen diren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Teknikari Espezialista Sanitarioak lanbide-taldeko Dietetikako Teknikaria kategoriako / lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 273/2021 Ebazpenaren bidez (martxoaren 11ko EHAA 51. zk.), lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdia egin zen Teknikari Espezialista Sanitarioak lanbide-taldeko Dietetikako Teknikaria kategoriarako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 435/2023 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 16ko EHAA 91. zk.), zeina aldatu egin baitzen abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez (irailaren 7ko EHAA, 171. zk.), lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko eskaintza argitara eman zen Teknikari Espezialista Sanitarioak lanbide-taldeko Dietetikako Teknikaria kategoria/lanpostu funtzionalerako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urtarrilaren 4ko 3/2024 Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin-behinean esleitu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Teknikari Espezialista Sanitarioak lanbide-taldeko Dietetikako Teknikaria kategoriako / lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko. Bada, erabaki horren eranskinaren 9.8 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari bidali dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Espezialista Sanitarioak lanbide-taldeko Dietetikako Teknikaria kategoriako destinoen esleipenari dagokion behin betiko zerrenda. Hortaz, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea, ebazpen honekin batera doan eranskinaren bidez, Teknikari Espezialista Sanitarioak lanbide-taldeko Dietetikako Teknikaria kategoriako destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan baztertutako langileen behin betiko zerrenda, baztertzeko arrazoiak adierazita. Hain zuzen, destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 435/2023 Ebazpenean daude jasota.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 9.8 oinarrian xedatutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 29a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala