Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2024ko otsailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
731

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Oiartzungo udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Madarimotxa edo Epele iturburutik datorren 242.000 m3/urteko ura hiri-hornidura erabilerarako aprobetxatzeko Oiartzungo Udalak duen administrazio-emakidaren funtsezko ezaugarriak aldatzeko eskaeraren espedientea.

Espedientearen kodea: MCA-G-2023-0003.

Eskatzailea: Oiartzungo Udala.

Jardueraren kokapena: Oiartzun.

Bilketa-puntua (ETRS89 UTM koordenatuak): x=595.260; y= 4.791.115.

Eskatutako urteko bolumena: 242.000 m3/urtean.

Uraren erabilera: hiri-hornidura.

Aldaketak:

Aldaketaren helburua emakida-bolumena egungo beharretara egokitzea da, urtean 242.000 m3/urteko gehieneko bolumena ezarriz, eta bat-bateko gehienezko emaria 7,46 l/s-tik 15 l/s-ra handitzea.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz (dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du), beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 1a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala