Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2024ko otsailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
728

IRAGARKIA, 336/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 2 zenbakiko Epaitegian, ELA sindikatu-konfederazioak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen (336/2023 prozedura laburtua) Justiziako sailburuordearen 2023ko uztailaren 3ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Justizia Administrazioko zuzendariaren 2023ko ekainaren 8ko ebazpenen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa; eta azken ebazpen horien bidez, barne-zaintzako arduradunen lanpostuetan zerbitzu-eginkizunak betetzeko deialdia egin zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie interesdun guztiei. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Adierazitako prozeduran aniztasuna zehaztugabea denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 16a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

JON ARTURO URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala