Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2024ko otsailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
720

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 1ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez erregistratu, argitaratu eta gordailutzen baita Hezkuntza Sailaren mendeko eskola-garraioko laguntza-zerbitzua eta jolastokiko zaintza-zerbitzua ematen duten enpresen hitzarmen kolektiboaren batzorde paritarioak lortutako akordio bat, 2023rako soldata-taulei buruzkoa (hitzarmen-kodearen zenbakia: 86002445012005).

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2024ko urtarrilaren 30ean, REGCON erregistroan aurkeztu dute enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2024ko urtarrilaren 26an sinatutako aipatutako hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren akordioari buruzko dokumentazioa.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena) Lan eta Enplegu Saila sortu zuen 2. artikuluan, eta, 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, sailak, besteak beste, lan-arloko legeek lan-harremanei buruz ezartzen dutena egikaritu behar du. Bestalde, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuak, uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuaren bidez aldatzen dena, 10.1.i) artikuluan Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari esleitzen dio Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistro telematikoa zuzendu eta kudeatzeko egitekoa, erregistroa arautzen duen dekretuan eta indarrean dagoen gainerako araudian xedatutakoari jarraikiz.

Bigarrena.– Akordio hau sinatu dute Eskola Garraioko Laguntza Zerbitzua eta Jolastokiko Zaintza Zerbitzua ematen duten Enpresen Elkartearen enpresa-ordezkaritzak zein ELA eta LAB sindikatuen ordezkariek, bat etorriz Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluen baldintzekin.

Hirugarrena.– Aurkeztu den akordioa inskribatu beharreko egintza bat da, Lan-hitzarmenak eta akordio kolektiboak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2.1.a) artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Inskripzio-eskaera eta erantsitako dokumentazioa aztertuta, egiaztatu da legez eskatzen diren baldintzak betetzen dituela eskaerak; beraz, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko laneko hitzarmen eta akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoarekin (otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuak aldatu zuen dekretu hori),

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena.– Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 1a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

AKORDIOA, EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILAREN MENDEKO ESKOLA-GARRAIOKO LAGUNTZA-ZERBITZUA ETA JOLASTOKIKO ZAINTZA-ZERBITZUA EMATEN DUTEN ENPRESEN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN BATZORDE PARITARIOARENA, 2023. URTEKO SOLDATA-TAULEI BURUZKOA

Bilbon bildu dira, 2024ko urtarrilaren 26an, Lan Harremanen Kontseiluaren lurralde-egoitza birtualean, LAB eta ELA sindikatuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Eskola Garraioko Laguntza Zerbitzua eta Jolastokiko Zaintza Zerbitzua ematen duten Enpresen Elkartea, hitzarmen horren batzorde paritarioko kide diren aldetik, eta aho batez lortu dute akordio hau:

Lehenengoa.– 2023rako soldata-taula berriak onartzea, Eusko Jaurlaritzako erreferentziazko langileei aplikatu zaien % 0,5eko igoera aplikatuz eguneratuta. Baldin eta Eusko Jaurlaritzak taula berri batzuk argitaratuko balitu erreferentziazko langileentzat, beste igoera bat aplikatuta 2023. urterako, Batzorde Paritarioak berriz eguneratuko ditu taula sektorialak, Eusko Jaurlaritzaren erreferentziazko tauletako igoeraren % 100arekin parekatzeko 2023ko urtarrilaren 1erako atzeraeraginarekin.

Bigarrena.– 2024ko otsaileko nominan eguneratuko dira 2023ko ordainketa-taulak, aipatutako igoera aplikatuta.

Hirugarrena.– 2023ko taula berrien eguneraketarengatik 2023ko urtarriletik sortu diren atzerapenak 2024ko martxoko nominan ordainduko dira beranduenez eta, beraz, 2023ko nominak eta 2024ko urtarrileko nomina erregularizatuta geratuko dira hil horretan.

Laugarrena.– Emilia Málaga Pérez Lan Harremanen Kontseiluko presidenteari eskatzea lan-agintaritzari aurkeztu diezaiola 2023ko soldata-taula berriak onartzeko akordio hau, erregistratu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ofizialki argitara dadin.

2023. URTEKO SOLDATA-TAULAK
(% 0,5EKO IGOERA - URRIAREN 11KO 96/2023 EBAZPENA, EAE)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala