Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2024ko otsailaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
716

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Zarauzko udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Iruerreketa ubidetik urtean datozen 19.454 m3 ur publikoak herri-erabilerarako (bideak garbitzea) aprobetxatzeko Zarauzko Udalak (Gipuzkoa) duen administrazio-emakidaren funtsezko ezaugarriak aldatzeko eskaeraren espedientea.

Espedientearen kodea: MCA-G-2022-0009.

Eskatzailea: Zarauzko Udala.

Jardueraren kokapena: Zarautz.

Bilketa-puntua (ETRS89) UTM koordenatuak: x=566.085; y=4.792.711.

Eskatutako urteko bolumena: 19.454 m3 urtean.

Uraren erabilera: herri-erabilera (bideak garbitzea).

Aldaketak:

Aldaketaren helburua da urtero hartutako bolumena doitzea, Geso hartunea erabiltzen ez delako eta gaur egun urak herri-erabilerarako bakarrik erabiltzen direlako (bideen garbiketa).

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz (dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du), beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 31.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala