
29. zk., 2024ko otsailaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
708
IRAGARKIA, 2024ko urtarrilaren 26koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zehapen-prozedurako zehapen-ebazpenak jakinaraztekoa.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 1. solairua, 48011, Bilbao) ager daitezke, ebazpenak zer dioen jakiteko, bost eguneko epean; eta, BOEn iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epea izango dute gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeari.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2024ko urtarrilaren 26a.
Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,
MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.
RSS