
29. zk., 2024ko otsailaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
706
IRAGARKIA, 2024ko urtarrilaren 22koa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, kontratuaren bisatu-eskaerari buruzko ebazpena jakinarazteko dena.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesduna Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango da (Samaniego kalea 2, 1.a, Vitoria-Gasteiz), bost eguneko epean, ebazpenaren testu osoa ezagutzeko, eta hilabeteko epea izango du iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Etxebizitzako sailburuordeari.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta berarentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 22a.
Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
M.ª CONCEPCIÓN FERNÁNDEZ ORDOYO.
RSS