Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2024ko otsailaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
703

IRAGARKIA, zeinaren bidez publizitatea ematen baitzaio honako honi: Ebazpena, 2023ko azaroaren 14koa, Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkariarena, Ferosca Wind, S.L. enpresak Laudio eta Aiara udal-mugarteetan (Araba) parke eoliko bat jartzeko aurkeztu duen aurretiazko administrazio-baimena eskatzeko eskumen-prozedura ebatzi duena.

Espediente-zk.: 01GEY 2023 00012

115/2002 Dekretuaren 6. artikuluan ezarritako ondorioetarako (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena), 2023ko azaroaren 14an honako ebazpen hau eman zuen Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkariak:

Lehenengoa.– Egoki moduan aukeratzea Ferosca Wind, S.L. enpresak Laudio eta Aiara udal-mugarteetan (Araba) parke eoliko bat jartzeko aurkeztu duen aurreproiektua, 115/2002 Dekretuaren 6. artikuluan ezarritako irizpideen arabera Capital Energy Euskal Holding enpresak aurkeztutako aurreproiektuak baino balorazio hobea izan duelako.

Bigarrena.– Ez onartzea partikular batzuek aurkeztu dituzten alegazioak, ebazpenaren xedean sartzen ez direlako eta ez delako prozedura-une egokia gai horiek planteatzeko. Izan ere, gai horiek oinarrizko proiektuaren eta ingurumen-inpaktuaren azterlanaren jendaurreko informazio-fasean aurkeztu beharko lirateke, hau da, lehiaren izapidearen ondorengo prozeduraren fasean, horretan bakarrik hautatzen delako aurreproiektu egokiena.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 29a.

Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaria,

PEDRO RODRIGUEZ DIAZ.


Azterketa dokumentala