Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2024ko otsailaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
695

AGINDUA, 2024ko otsailaren 1ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko bokal titular bat eta berria izendatzen.

Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko kide kopurua eta karguak aldatzen dituen martxoaren 22ko 134/1994 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoaren arabera, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari dagokio erakunde horretako kideak izendatzea, agindu bidez.

Aipatutako xedapenean ezarritakoa betetzeko, eta indarrean diren legezko xedapenek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuta, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Kargutik kentzea.

Ane Etxenausia Aramburuzabala andrea Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko bokal titularraren kargutik kentzea.

2. artikulua.– Izendapena.

José Antonio Cayero Bilbao Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko bokal titular izendatzea.

Aurreko lerroaldean aipatutako pertsonak, Ekonomia eta Ogasun Sailarekiko adskripzioa galtzen badu, automatikoki utziko dio Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko kide izateari.

3. artikulua.– Indarrean jartzea.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 1a.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala