
29. zk., 2024ko otsailaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
694
EBAZPENA, 2024ko otsailaren 1ekoa, Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez berritzen baita CIFP Construcción Bizkaia LHII erakundearen baimena, baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa.
Espedientea: 48/EX-D-2024-1.
AURREKARIAK
Bat.– ?2024ko urtarrilaren 19an, CIFP Construcción Bizkaia LHIIren ordezkaritzak profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa berritzeko eskaera aurkeztu zuen, egiaztatuta zegoen espezialitateari zegokionez, hots, dorre-garabien operadorearen espezialitateari.
Bi.– Eskaera horrekin batera, Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako baldintzak eta betebeharrak bete dituela egiaztatzen duen dokumentazioa ere aurkeztu zuen. Zehazkiago, honako hauek aurkeztu zituen:
– Erakundearen identifikazio-datuak; erakundearen egoitza honako helbide honetan dago: El Progreso, 7 kalea (48003) Arrigorriaga.
– Dagozkion prestakuntza-ekintzak egin ahal izateko erakundeak dituen giza baliabideen ezaugarrien deskribapena.
– Gauzatuko diren ikastaroen zehaztapena, aurreikusitako ikasgai-zerrendak, metodologia, antolakuntza, eta ebaluazio-sistemak zehaztuz.
Hiru.– Industria Administrazioaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako Administrazio Industrialeko eta Energetikoko teknikariak, 2024ko urtarrilaren 29an, berritze-baimenaren aldeko txostena eman dio CIFP Construcción Bizkaia LHII erakundeari aitortutako erakunde gisa jarduteko.
Espedientearen ebazpenean, honako hauek hartu behar dira kontuan eta berariaz aipatu:
OINARRI JURIDIKOAK
Bat.– Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkaria da ebazpen hau ezartzeko organo eskuduna, otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak) ezarritakoaren arabera.
Bi.– Industria segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuaren 26. artikuluan ezartzen denez, egun prestakuntza-ikastaroak emateko aitortuta dauden entitateek 5 urterik behin berritu beharko dute baimena, dekretu horren 25. artikuluan ezarritako betekizun eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.
Hiru.– Ondorioz, eskatzaileak aurkeztutako agirietan ikusten denez, CIFP Construcción Bizkaia LHII erakundeak baditu aipatutako dekretuko 22. artikuluan eskatzen diren gutxieneko instalazioak; zehazki, aitortutako erakundearen akreditazioa jasotzeko direnak. Instalazioak, bestalde, Bizkaiko Lurralde Historikoan daude.
Lau.– Era berean, egiaztatu egin da erakunde eskatzaileak bete egiten dituela ekainaren 27ko 836/2006 Errege Dekretuaren VI. eranskineko 5. paragrafoan jasotako baldintzak. Dekretu horren bidez, jasogailu eta mantentze-gailuen araudiaren «MIE-AEM 2» jarraibide tekniko osagarria onartu zen, obretako eta bestelako aplikazioetarako dorre-garabiei buruzkoa.
Bost.– Labur esanda, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretu horretan ezarritakoari jarraituz izapidetu da prozedura, eta, halaber, erakunde eskatzaileak, bere aldetik, dekretu horren 25. artikuluan jasotako egiaztagiri nahikoa aurkeztu ditu.
Aipatutako lege-manuak eta oro har eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– Industria segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, CIFP Construcción Bizkaia LHII erakundeari profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa aritzeko baimena berritzea, honako espezialitate honetan:
– Dorre-garabien operadorea.
Berrikuntza hori gauzatzean CIFP Construcción Bizkaia LHII.ek profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakundearen erregistro-zenbakia mantentzen du: 035.
2.– Erakunde horrek baimena du Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden eta akreditazioa duten instalazioetan ikastaroak emateko. Eskolak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde-ordezkaritzan, eta egiaztatu beharko du instalazio horiek betetzen dituztela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak.
3.– Aitortutako erakunde orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek ezartzen dituzten eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.
4.– Aitortutako erakundeek galdu egingo dute aitortutako erakundearen kalifikazioa, baldin eta ez badituzte betetzen aipatu dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.
5.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.
6.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak) 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Bilbao, 2024ko otsailaren 1a.
Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,
M.ª JESÚS MARKAIDA URIARTE.
RSS