
29. zk., 2024ko otsailaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
688
99/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Karmele Iglesia Rosende, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko pertsonaleko zuzendaria, erretiroagatik.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 10eko 447/2014 Ebazpenaren bidez (2014ko maiatzaren 6an argitaratua), Karmele Iglesia Rosende andrea Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Karmele Iglesia Rosende andrea Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari kargutik kentzea erretiroagatik, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko otsailaren 29ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Barakaldo-Sestaoko ESIari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 16a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
RSS