Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2024ko otsailaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
686

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Antzuola udalerriko (Gipuzkoa) Basalde auzoan dagoen Iturralde iturburuko 0,005 l/s-ko ur aprobetxamenduaren ezaugarriak aldatzeko espedientea. Aprobetxamendu hori abeltzaintzarako eta ureztaketarako da.

Espedientearen kodea: MCA-G-2023-0010.

Eskatzailea: Francisca Peñagarikano Guisasola.

Jardueraren kokapena: Antzuola udalerriko Basalde auzoa (Gipuzkoa).

Bilketa-puntua ((ETRS89) UTM koordenatuak):

X = 550.893; Y = 4.771.383.

Eskatutako urteko bolumena: 160 m3/urtean.

Uraren erabilera: abeltzaintza-erabilera, ureztatzerako eta lanabesen garbiketarako.

Obren deskribapena: urak hiru zundaketa horizontaletan biltzen dira, eta PVCzko hodien bidez hormigoi armatuzko kutxatila bateraino bideratzen dira. Kutxatilatik bildutako ura 50 mm-ko diametroa duen PEAD hodi baten bidez bideratzen da Ertzilla baserriraino, ondoren erabiltzeko.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz (dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du), beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 24a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala