Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2024ko otsailaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
681

IRAGARKIA, 2024ko urtarrilaren 26koa, Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena. Horren bidez, jendaurrean jartzen dira Arabako Agurain eta Iruraiz-Gaunako udal-mugarteetan «Ubalza» (26,63 MWp) eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta hari lotutako ebakuazio-azpiegituraren proiekturako aldez aurreko administrazio-baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskaerak.

Energia elektrikoko instalazioen garraio-, banaketa-, merkaturatze- eta hornidura-jarduerak eta baimen-prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan aurreikusitako ondoreetarako, bat etorrita Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin, jendaurrean jartzen dira «Ubalza» izeneko energia fotovoltaikoa sortzeko instalazioari eta hari lotutako azpiegiturei dagozkien proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa.

01-GE-Y-2023-00014 espedientea.

– Proiektua: «Ubalza» (26,63 MWp) eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta hari lotutako ebakuazio-azpiegitura. Hauek biltzen ditu:

a) 21,30 MW-ko potentzia instalatuko instalazio fotovoltaikoa. Hauek ditu: 700 Wp-ko 38.040 panel, 4,3 MW-ko 4 inbertsore eta 4,1 MW-ko inbertsore bat, eta 0,63/30 kV-ko eta 4,7 MVA-ko 5 transformazio-zentro, denak Aguraingo (Araba) udal-mugartean.

b) 30 kV-ko ebaketa-zentroa, instalazio fotovoltaikoaren barruan, Aguraingo (Araba) udal-mugartean.

c) Tentsio ertaineko lurpeko linea (30 kV), ebaketa-zentrotik «SET San Millan» azpiestaziora, Aguraingo eta Iruraiz-Gaunako (Araba) udal-mugarteetan.

d) Garraio-sarerako ebakuazioa Red Eléctrica de España, SAren «ST Elgea» gurutzagunean egingo da, «SET San Millán» azpiestaziotik, ebakuazio azpiegitura Aixeindar, SAk sustatutako Azazeta parke eolikoarekin partekatuta puntu horretararte, eta SET San Millán azpiestazio kolektorea (220/30 kV) handituta.

«SET San Millán» azpiestazioak eta azpiestazio horretatik «SET Elgea» azpiestaziorako ebakuazio-lineak aldez aurreko administrazio-baimena dute. Izan ere, Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkariaren apirilaren 12ko Ebazpenaren bidez, aldez aurreko administrazio-baimena eman zitzaion Bernedo, Arraia-Maeztu, Alegría-Dulantzi, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako udal-mugarteetan (Araba) Aixeindar SAk sustatutako Azazeta Parke Eolikoa (2023ko maitzaren 2ko EHAA, 81. zenbakia) instalatzeko proiektuari. Ez dira espediente honen xede.

– Xedea: energia elektrikoa sortzea eguzki-energia fotovoltaikoaren teknologia berriztagarriaren bidez.

– Eskatzailea: Cañaveras Solar, SL. (IFK: B05390653).

– Eskabidearen xedea: aldez aurreko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

– Eraginpeko udal-mugarteak: Agurain eta Iruraiz-Gauna (Araba).

– Energia garraio-sarera ebakuatzeko tokia: Red Eléctrica de España, SAren 220 kV-ko «ST Elgea» azpiestazioa.

– Gauzatze-aurrekontua: 20.699.717,17 euro.

Proiektu honen aldez aurreko administrazio-baimena Arabako Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzarena da eta jendaurrean erakusteko izapidea bete behar du. Ingurumen-inpaktuaren azterketarekin batera jarriko da jendaurrean, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeak 36. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Horren berri ematen da, interesdunek eta herritarrek oro har dokumentazioa aztertu ahal izateko, Arabako Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea, 2 – Vitoria-Gasteiz) edo esteka honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 30 egun balioduneko epea egongo da egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izateko. Arabako Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritza honi aurkeztu beharko zaizkio alegazioak, idatziz, erregistro orokorrean, EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduren batean.

Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, jendaurrean jartzeko izapide honetan alegazioren bat jarri nahi izanez gero, nahitaez aurkeztu beharko dute bitarteko elektronikoen bidez aipatutakoek.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 26a.

Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaria,

PEDRO RODRIGUEZ DIAZ.


Azterketa dokumentala