Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2024ko otsailaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
675

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 22koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, «Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko trenbide-lineei dagozkien zarata-mapak» onartzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, jendaurrean jarri ziren Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak eta titulartasunekoak diren trenbide-lineei dagozkien zarata-mapak, hilabeteko epean, iragarkia EHAAn eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetan argitaratzen den egunetik hasita. Aldi horretan aztertu ahal izan ziren, egoki iritzitako oharrak egiteko. Adierazitako epean ez da alegaziorik egin.

Horiek onartzea dagokio orain, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluko 2. eta 3. puntuen ondorioetarako.

Horrenbestez, honako hau

EBATZI DUT:

Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko trenbide-lineei dagozkien zarata-mapak onartzea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 22a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.


Azterketa dokumentala