
28. zk., 2024ko otsailaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 3 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
673
AGINDUA, 2024ko urtarrilaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baita Bilboko udalerrian (Bizkaia) Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko.
Aztertuta geratu da 2002 Agonza SL enpresaren ordezkariak aurkeztutako baimen-eskaera, zeinaren bidez baimena eskatzen baita Bilboko udalerrian Lanbide Heziketako irakaskuntzak emateko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena; ekainaren 23ko 651/2017 Errege Dekretua (uztailaren 8ko BOE), egokitzapen fisikoko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena, apirilaren 7ko 482/2020 Errege Dekretuak aldatua (maiatzaren 13ko BOE); maiatzaren 12ko 61/2020 Dekretua (uztailaren 31ko EHAA), Egokitzapen fisikoko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena; ekainaren 23ko 653/2017 Errege Dekretua (uztailaren 15eko BOE), gizarte- eta kirol-irakaskuntzako eta -animazioko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena; maiatzaren 12ko 60/2020 Dekretua (abuztuaren 4ko EHAA), Gizarte- eta Kirol-irakaskuntzako eta -animazioko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzeko dena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Baimena ematen da, 2024-2025 ikasturteko ondorioekin, ikastetxe pribatu hau ireki eta jardunean jartzeko:
Kode-zenbakia: 48019845 eta 015936.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Agonza Bilbao».
Titularra: 2002 Agonza SL.
Helbidea: Marcelino Menéndez Pelayo kalea, 25.
Udalerria: Bilbo.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimentzen diren irakaskuntzak:
– Lanbide Heziketa:
● Lanbide-arloa: Jarduera fisikoak eta kirolak.
○ Egokitzapen fisikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1, arratsaldeko txandan.
○ Gizarte- eta kirol-irakaskuntza eta -animazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1, arratsaldeko txandan.
2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko, eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularra izango da erantzulea, baldintza horiek betetzen ez badira.
4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatuko dira eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeen irekiera- eta ixte-baimenak, eta emandako baimenetan aldaketak egitea ere.
Legitimazioa:
– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako eskubidea arautzekoa.
Hartzaileak:
– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: zuk eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko. Informazio gehigarrian agertzen diren beste eskubide batzuk ere badituzu.
Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza gure webgunean kontsulta dezakezu: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 30a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS