Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2024ko otsailaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
672

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 26koa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, iraungitzat jotzen duena 132 kV-ko «Basauri TA – Laudio TA» zirkuitu bikoitzeko linea elektrikoa berritzeko administrazio-baimena eta proiektuaren onarpena lortzeko i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk eskatuta hasitako prozedura.

Esp.: 48-AT-Y-2021-00075.

Erref.: Energia JCI/YMM.

AURREKARIAK

1.– 2021-09-24an, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk eskabide bat aurkeztu zuen Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritza honetan, goian adierazitako linearen exekuzio-proiektua onartzeko eta administrazio-baimena emateko.

2.– 2023-10-16an, ikusita ezen -interesdunari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik geldirik zegoela eskaera horren ondorioz hasitako prozedura, administrazio honek errekerimendua eta iraungitze-ohartarazpena bidali zizkion i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri.

3.– Errekerimendu eta ohartarazpen hori bete gabe hiru hilabete igaro direnez gero, erabaki da prozedura iraungitzea eta jarduketak artxibatzea.

Aurrekari horiei ondorengo hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Industria Administrazioko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza da espediente hori izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 95. artikuluaren arabera, baldin eta interesdunak eskaturik hasitako prozeduretan, prozedura interesdunari egotz dakiokeen arrazoiren batengatik geldiarazten bada, Administrazioak ohartaraziko dio prozedura iraungi egingo dela hiru hilabete igaro ondoren.

3.– Industria Administrazioko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren aldeko txostena, 2024ko urtarrilaren 23koa.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oinarritzat hartuta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Iraungitzat jotzea i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresak aurkeztutako 132 kV-ko «Basauri TA – Laudio TA» zirkuitu bikoitzeko linea elektrikoa berritzeko administrazio-baimena eta proiektuaren onarpena lortzeko prozedura.

Bigarrena.– Espedientea artxibatzea.

Hirugarrena.– Agintzea ebazpen hau interesdunari jakinaraz dakiola.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

Bilbao, 2024ko urtarrilaren 26a.

Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

M.ª JESÚS MARKAIDA URIARTE.


Azterketa dokumentala