Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2024ko otsailaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
665

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 26koa, Gazteriako zuzendariarena, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiaren 2023ko urriaren 11ko Ebazpenaren babesean emandako dirulaguntzen eta erakunde onuradunen zerrenda argitaratzen duena. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeentzako dirulaguntzen oinarriak ezarri eta horietarako deialdia egin zen 2023. urtean gazteen emantzipazio-prozesua erraztea helburu duten tokiko ekimenak bultzatzeko.

2023ko urriaren 11ko Ebazpenaren 17.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da emandako dirulaguntzen zerrenda eta erakunde onuradunen zerrenda, guztiek horren berri izan dezaten.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– – Argitara ematea Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiaren 2023ko urriaren 11ko Ebazpenaren babesean emandako dirulaguntzen eta erakunde onuradunen zerrenda (eranskinean ageri dira).

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 26a.

Gazteriako zuzendaria,

MIREN SARATXAGA DE ISLA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala