Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2024ko otsailaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
664

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 31koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle ikertzaileen arloko errektoreordearena, AGC8L1 – D000227-28 plazaren kasuan ikusitako akatsa zuzentzeko dena (2023-12-01eko deialdia).

Gertakari hauek egiaztatu dira:

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– Irakasle ikertzaileen arloko errektorearen 2023ko abenduaren 1eko erabakiaren bidez lehiaketa publikorako deialdia egin zen, irakasle agregatuaren plaza hau betetzeko:

Deialdia: 2023-12-01.

Deialdiko zenbakia: 89 (AGC8L1 – D00227-28).

Saila: Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta haien Garapena.

Jakintza arloa: Psikobiologia.

Hizkuntza eskakizuna: elebiduna.

Bigarrena.– Plaza horri dagokion fitxan akats hau ikusi da: plazaren datuak II. eranskinean agertzen dira, baina I. eranskinean ez.

Hirugarrena.– Garikoitz Azkona Mendoza jaunak AGC8L1 – D00227-28 kodea duen plazarako eskaria egin zuen 2024-01-11n Egoitza Elektronikoaren bitartez. Eskariarekin batera beharrezkoak ziren dokumentuak aurkeztu zituen.

Laugarrena.– 2024-01-17an eman zen argitara 2023ko abenduaren 1ean deitutako agregatuen deialdiko onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda. AGC8L1 – D00227-28 plazako onartuen eta baztertuen zerrendan pertsona bakarra dago onartuta, Garikoitz Azkona Mendoza jauna.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Kasu honetan hauek aplikatu behar dira: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 3/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskal Unibertsitate Sistemarena (martxoaren 12ko EHAA); 40/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, UPV/EHUko irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzkoa; Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko Erabakia, errektorearen eskumenak eskuordetzeko eta gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehaztekoa (otsailaren 12ko EHAA); Irakasle ikertzaileen arloko errektoreordearen 2023ko abenduaren 1eko Erabakia, aipatutako deialdia egiten duena; eta aplikatu beharreko gainerako arauak.

Bigarrena.– Irakasle ikertzaileen arloko errektoreordeak eskumena du, eskuordetzaz, ebazpen hau emateko, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2021eko urtarrilaren 28ko Ebazpenaren arabera.

Hirugarrena.– 39/2015 Legeko 109.2 artikuluak ezarritakoaren arabera, «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak». Bigarren gertakarian adierazi den bezala, akats bat gertatu da hautaketa prozesuan; errore hori aipatutako arauan koka daiteke, eta zuzendu beharra dago.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Zuzentzea 2023-12-12ko deialdiko I. eranskina, AGC8L1 – D00227-28 kodea eta 89. zenbakia duen irakasle agregatuaren plaza sartzeko. Hauek dira plazaren ezaugarriak:

Kodea: AGC8L1 – D00227-28. Kategoria: Irakasle agregatua. Jakintza arloa: Psikobiologia. Saila: Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta haien Garapena. Ikastegia. Psikologia Fakultatea. Hizkuntza eskakizuna: elebiduna (euskara/gaztelania). Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: Psikologia Fisiologikoa.

Bigarrena.– Uztea Garikoitz Azkona Mendoza jauna onartuen behin behineko zerrendan eta hogei egun balioduneko beste epe bat irekitzea eskariak aurkezteko, akatsak zuzentzen dituen erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunei, jakinarazpenetarako adierazitako helbidean, eta Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta haien Garapena sailari, baita kasuan kasuko epaimahaiko idazkariari ere. Har beza kontuan Irakasle ikertzaileen Zerbitzuan hala dagokion atalak.

Errekurtsoak:

Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta bere aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke jurisdikzio horretako Bilboko epaitegian edo auzi jartzailearen helbideari dagokion epaitegian, eskatzaileak nahi bezala. Horretarako bi hilabeteko epea egongo da, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hasita (29/1998 Legea, uztailaren 13koa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duena, 8.2.a, 10.1.j eta 14.1 bigarrena artikuluak).

Leioa, 2024ko urtarrilaren 31a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala