Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2024ko otsailaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
661

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 25ekoa, Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den Enplegu Publikoaren Atarian 2024ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan onartutako eta baztertutako langileen behin-behineko zerrenda onartzen duena, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2023ko ekainaren 16ko Aginduaren I. eta II. eranskinetan adierazitako lanpostuetarako.

Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen duen Erabakiarekin (Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren maiatzaren 24ko 53/2022 Ebazpenaren bidez argitaratua) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako enplegua finkatzeko ezohiko prozesuetarako oinarri orokorren 6.2 apartatuarekin (oinarri horiek Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Aginduaren bidez onartu ziren), honako hau

EBAZTEN DUT:

Jakinaraztea 2024ko otsailaren 7an argitaratuko dela Enplegu Publikoaren Atarian, https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/ helbide elektronikoan, Giza Baliabideen zuzendariaren 2024ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda onartzen duena, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2023ko ekainaren 16ko Aginduaren I. eta II. eranskinetan adierazitako lanpostuetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 25a.

(Eskumenak eskuordetuta: Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak eskuordetuta; Agindua, 2024ko urtarrilaren 23koa, zenbait eskumen gauzatzea Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariari eskuordetzen diona. 2024-02-02ko EHAA).

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.


Azterketa dokumentala