Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2024ko otsailaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
660

164/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Laura Tomás López andrea Pneumologiako Atalburu kargutik kendu egin den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, berak hala eskatuta.

2097/2019 Ebazpenaren bidez, Laura Tomás López andrea Pneumologiako Atalburu izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan (2019ko azaroaren 21eko EHAA 222. zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Laura Tomás López andrea Pneumologiako Atalburu kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko urtarrilaren 22ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari haren berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 23a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.


Azterketa dokumentala